Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2019ko uztailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
3485

IRAGARKIA, zentro teknologikoen eta lankidetzako ikerketa-zentroen finantzaketa-lerro bati dagokiona.

Finantzen Euskal Institutuak (Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) iragartzen du finantzaketa-lerro bat jarri duela abian zentro teknologikoei eta lankidetzako ikerketa-zentroei laguntzeko.

Finantzaketa-lerro horren xedea izango da: Zentro Teknologikoen edo Lankidetzako Ikerketa Zentroen kategorian onetsita dauden Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileentzako finantzaketa ematea zirkulatzaile-beharrei erantzuteko.

Ezaugarriei eta eskabidea betetzeko prozedurari buruzko informazio orokorra «euskadi.eus» web-orrian dago.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala