Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2019ko uztailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3476

IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea berri honetarako proiektua: Artzentaleseko eta Sopuertako (Bizkaia) udal-mugarteetan, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Arcentales-Beci, cto. 1» eta «Sopuerta-Alen, cto. 3» lineak lotzen dituena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetako lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA), jendaurrean jartzen da jarduera hau, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU-k egin baitu.

Espedientea: 48-AT-Y-2019-00053.

– Kokalekua: Artzentaleseko eta Sopuertako udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 109.223,12 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

13,2 kV-ko aireko linea elektriko berria, bertan dauden «Arcentales-Beci, cto. 1» eta «Sopuerta-Alen, cto. 3» lineak lotuko dituena. Zirkuito bakarreko 2412 metro.

Instalazioa egiteko administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: http://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak – bi kopia – dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2019ko uztailaren 5a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala