Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2019ko uztailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3472

EDIKTUA, guraso-ahalaren erabilerari buruzko desadostasuna dela-eta interbentzio judizialari buruzko 317/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: guraso-ahalaren erabilerari buruzko desadostasuna dela-eta interbentzio judizialari buruzko 317/2019 prozedura.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

Ediktu honen bidez Jose Luis Bilbao Guerrerori jakinaraztea 2019-06-19an aipatu prozesuan eman den epaia, prozedurari amaiera ematen diona. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko.

Bilbao, 2019ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala