Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2019ko uztailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3469

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 20koa, Plangintza eta Antolaketa zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta dirulaguntzak emateko erabakia hartzen duena.

Hezkuntza sailburuaren 2019ko apirilaren 2ko aginduak (2019ko apirilaren 12ko EHAA), bere II eta III. kapituluetan, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena ematea eta horiek finantzatzeko dirulaguntzen programa arautzen du.

Ebaluazio-batzordeak, aipatutako apirilaren 2ko aginduaren 14. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, ikastetxeek aurkeztutako prestakuntza-ekintzak aztertu eta proposamena egin zuen. Proposamen hori ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinak heziketa zikloak eskaintza partzialaren bitartez emateko baimena lortu duten ikastetxeak jasotzen ditu.

Bigarrena.– II. eranskinak industria-eremuko heziketa zikloak emateko baimena eta finantzaketa lortu duten ikastetxeak jasotzen ditu.

Bigarrena.– III. eranskinak gizarte heziketa zikloak eta beste emateko baimena eta finantzaketa lortu duten ikastetxeak jasotzen ditu.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 20a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala