Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2019ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3426

EDIKTUA, 327/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 327/2019 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendía Rodríguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2019ko maiatzaren 6an. Hona hemen goiburua eta xedapena, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 327/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura Taimoor Shahzad-ek hasi du, «José Luis Autotalleres SL»-ren aurka.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratu den hitzezko judizioaren demanda, Taimoor Shahzad-ek jarri duena «José Luis Autotalleres SL»-ren aurka. Horrenbestez:

Demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Taimoor Shahzad demandatzailearen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko Legearen (PZLb) arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala