Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2019ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3419

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Aitor Josu Garrido Hernández jaunak gainditu egin duela 2019ko otsailaren 6ko ebazpenak (2019ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Sistemen Ingenieritza eta Automatika» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Aitor Josu Garrido Hernández jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***4667**. Kodea: PLC8L1 – D00146-1. Jakintza arloa: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Saila: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola (industria ingeniaritza tekniko). Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra (baldintza: ingelesaren ezaguera). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Erregulazio Automatikoa» eta «Energia Garbiak Sortzeko Sistemen Kontrola».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko uztailaren 2a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala