Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2019ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3409

EDIKTUA, 1010/2018 prozedura arruntaren apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, PZL 2000, 1010/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Alderdi apelatzailea: G.C.L.

Alderdi demandatua: Grupo VG 2000 Salamanca SL.

Gaia: judizio arrunta.

Nik, Carolina Garcia Goni, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioko Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

2018ko urtarrilaren 5ean epaia eman da, 1010/2018 zenbakiarekin erregistratutako apelazio-erroiluan. Interesdunek bulego judizial honetan dute kopia bat, eskura, oso-osorik haren berri izan dezaten.

Grupo VG 2000 Salamanca SL enpresari legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Grupo VG 2000 Salamanca SL enpresaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2019ko ekainaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala