Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2019ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3404

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 1ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Discusland SL enpresaren proiektua, disko-arrainak hazteko.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espediente hau izapidetzen ari da: disko-arrainak (Symphysodon spp) haztea Trapagaranen.

Horrenbestez, Ingurumen Ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, 30 egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea: Discusland-en proiektua, disko-arraina (Symphysodon spp) haztea helburu duena. Tokia: Trapagarango Ugarte Auzoa, z.g.

Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar du.

Proiektua baimentzeko organo eskuduna Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da.

Bigarrena.– Espedientea helbide honetan dago ikusgai:

http://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/discusland-proiektua/web01-a2arraku/eu/

Eskuragarri dago, baita ere, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I Eraikina, 3. solairua). Bertan eskura daiteke proiektuaren gaineko informazioa.

Alegazioak aurkez daitezke 30 eguneko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoitza elektroniko honetan:

pesca-dec@euskadi.eus

Edo Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I Eraikina, 3. solairua).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 1a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala