Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2019ko uztailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3355

IRAGARKIA, 2019ko ekainaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita enplegu-agentzia moduan egiten zuen jarduerarekin jarraitzeko ezintasuna deklaratzen duen ebazpena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, interesdunek hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aukerako berraztertze-errekurtsoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari aurkezteko; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela iragarki honek aipatzen duen ebazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana