Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2019ko uztailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3353

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 1127/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako 1127/2018 prozedura.

Demandatzailea: Paola Andrea Mendoza.

Demandatua: Jhon Alexander Riascos Gamboa.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

307/2019 epaia, Paola Andrea Mendoza demandatzailearen eta Jhon Alexander Riascos Gamboa demandatuaren seme-alabentzako neurriei buruzko 1127/2018 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.

Jhon Alexander Riascos Gamboa demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala