Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2019ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3323

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 90/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 90/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-06-17an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.

44/2019 EPAIA.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 17a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santos-ek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko eta merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut kontratuko/kontratuz kanpoko erantzukizun batengatik diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratu den 90/2018 hitzezko judizioaren autoak. Alderdiak honako hauek dira: Borja Santamaría Vázquez demandatzailea, bere izenean eta ordezkari gisa jardunez, eta auzi-ihesean dagoen Gandhi Etxebarria Rivera demandatua, Félix Pérez Raimundo letraduak defendatzen duena. Horiek horrela, epaia eman da.

EPAITZA

Baietsi egiten da Borja Santamaría Vázquez-ek Gandhi Etxebarria Rivera-ren aurka jarri duen demanda. Beraz, demandatua honako hauek betetzera kondenatzen dut:

A) Ondare-eskualdaketen gaineko zerga eta egoki den tasa ordaindu beharko ditu, eta horretarako beharrezkoak diren dokumentuak sinatu; horrez gain, DGTaren erregistroetara joan beharko da BI-5797-BL matrikula duen Rover ibilgailuaren titulartasuna bere izenean jartzeko. Ondorioak 2017ko irailaren 7tik aurrera izango ditu, egun horretan egin baitzen salerosketa.

B) 1.768,96 euro ordaindu beharko ditu, demandatzaileak ordaindu dituen zehapenengatik eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik.

Legez ezarritako interesak gehituko zaizkio, gainera, zenbateko horri: demanda jarri zen egunetik (2019-05-25) ordainketara arte egoki direnak, PZLren 576. artikuluaren kaltetan gabe.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLren 455. artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko ekainaren hamazortzian.

Gandhi Etxebarria Rivera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala