Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2019ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3322

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 27koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakitera ematen baita ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko PAVEA laguntza-programako 2019ko eskaerak aurkezteko azken eguna.

EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 15eko Ebazpenaren bidez, aipatutako laguntza- programaren oinarri arautzaileen onarpena, argitaratzea eta deialdia egin zen.

Aipatutako laguntza-programaren 3. oinarrian xedatzen denari jarraikiz, «Dirulaguntza-programa horretara eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, EHAA) argitaratzen diren egunaren biharamunean eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.

Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, dirulaguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2019ko urriaren 31 izango da».

Adierazitakoa kontuan hartuta eta 2019. urteari lotutako dirulaguntzak emateko aurrekontua amaitu denez gero, 2019ko martxoaren 15eko Ebazpenaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2019ko ekainaren 27an amaitu dela PAVEA ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza-programaren 2019ko ekitaldirako aurrekontua.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2019ko ekainaren 27a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala