124. zk., 2019ko uztailaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3258
EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratutako 257/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 257/2018 prozedura arrunta.
Gaia: zor-aitorpena.
Demandatzailearen prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.
Judizio horretan, 2019-06-03an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Silvia Rodriguez Bazan, Desbroces Corsi SL eta Lemona Car SL demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu honen bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Durango (Bizkaia), 2019ko ekainaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.