Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2019ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3257

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 126/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 126/2019 prozedura arrunta bideratu da, Mtm Investments Partners 2020 SL-k eskatuta, Gros 2010 SL-ren kontra, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da, 2019-06-05ean.

Gros 2010 SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka errekurtsoa jar daiteke.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko ekainaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala