Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2019ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3254

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 166/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 166/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Autopista Vasco-Aragonesa Concesionaria Española SA.

Abokatua: Patricia Garrido Courel.

Prokuradorea: Alicia Arrizabalaga Iturmendi.

Demandatuak: Roberto Alonso Modrovejo, Lagun Aro aseguru-etxea eta Ingunza Audiovisual SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean, 108/2018 epaia eman zen, 2018-12-07an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baiesten da Arrizabalaga prokuradoreak, Autopista Vasco Aragonesa Concesionaria Española SAren izenean eta haren ordezkari gisa, jarri duen demanda. Solidarioki kondenatzen ditut Roberto Alonso Modrovejo, Ingunza Audiovisual SL eta Lagunaro aseguru-etxea bi mila eta laurogeita bat euro eta lau zentimo (2.081,04) ordaintzera.

Lagunaro aseguru-etxeak legez ezarritako interesak ordaindu beharko ditu, eta interes horiek istripua gertatu zenetik % 50 gehituko dira baldin eta ordainketa egiten denean urte bi igaro ez badira; baina bigarren urtetik aurrera urteko interesen gehikuntza hori gehienez % 20 izango da.

Roberto Alonso Modrovejo eta Ingunza Audiovisual SL demandatuek ere legez ezarritako interesak ordainduko dituzte, bi puntuko gehikuntzarekin, ebazpen hau ematen denetik.

Kostuak berariaz ezartzen dira.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Roberto Alonso Modrovejo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Amurrio, 2019ko martxoaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala