Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2019ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3249

AGINDUA, 2019ko ekainaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 19ko Aginduaren laugarren aurrekaria (agindu haren bidez, hasiera ematen zaio Leioako udalerriko Leioandin babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Leioako udalerriko Leioandin babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari.

Bigarrena.– Etxebizitzen esleipen-prozedura hasi ondoren ikusi da errakuntza bat dagoela 2018ko azaroaren 19ko Aginduaren laugarren aurrekarian.

Hirugarrena.– Etxebizitza-sustapen hori Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA) baltzu publikoak sustatzen du, eta EB2-0452/15-EC-000 du espediente-zenbakia.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari dagokio agindu hau ematea, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz –agindu hura etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da–.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 19ko Aginduaren laugarren aurrekaria zuzentzea (agindu haren bidez, hasiera ematen zaio Leioako udalerriko Leioandin babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari). Gauzak horrela, laugarren aurrekaria honela geratuko da:

«Laugarrena.– Sustapen honetako 101 etxebizitza horietako bost, bi logelakoak, 74,45 m2 eta 90,00 m2 bitarteko azalera dutenak, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokituta daude. Gainontzeko 96 etxebizitzetatik, 22 gela bakarrekoak dira eta 40,97 m2 eta 55,53 m2 bitarteko azalera dute, 70 bi logelakoak dira eta 52,60 m2 eta 68,87 m2 bitarteko azalera dute, eta 4 hiru logelakoak dira eta 90,00 m2 azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da.»

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean, bi hileko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 20a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala