Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2019ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
3245

AGINDUA, 2019ko ekainaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Guillermo Viñegra García Osasun Saileko behin-behineko lanpostu batetik kentzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-kentzea sinatzen dut:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Guillermo Viñegra García Osasun Saileko Osasun-programetako eta herritarrekiko harremanetarako aholkulariaren kargutik (5273 kodea, 1. dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-kentze honek 2019ko ekainaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala