Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2019ko uztailaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
3244

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2019ko ekainaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, Arturo López Ruiz jauna Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkariaren lanpostutik kentzea xedatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Arturo López Ruiz jauna Osasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren lanpostutik kentzea xedatzen duen Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 6ko Aginduan (2019ko ekainaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 118. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2019/3075 (1/1) orrialdean, Lehenengo xedapenean:

honela dio:

«Arturo López Ruiz jauna Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkariaren lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea (510166 postua, 29. dotazioa)».

Baina honela esan behar du:

«Arturo López Ruiz jauna Osasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea (510166 postua, 1. dotazioa)».


Azterketa dokumentala