Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2019ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3204

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 20koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen da Landa Ingurunearen Garapeneko Legearen aurreproiektua.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskal Landa Ingurunearen Garapeneko Legearen aurreproiektua egin du. Proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezartzen duen bezala izapidetu behar da.

Aipatutako legeak 8.1 artikuluan ezartzen duenari jarraikiz, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldi-izapidea emango zaie, eta xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Proiektua jendaurrean jartzen da, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2019ko uztailaren 31ra arte.

Azaldutakoa kontuan hartuz eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Landa Ingurunearen Garapeneko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2019ko uztailaren 31ra arte.

2.– Epe horretan pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publikoek zein pribatuek, lege-aurreproiektua aztertu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net), eta nahi dituzten alegazioak, dokumentuak eta froga-agiriak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 20a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala