Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2019ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3199

18/2019 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen idazkari nagusia kargutik kentzea xedatzen duena.

Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 17. artikuluan eta batzorde horren araudiaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta batzordearen buruak batzordekideak entzun ondoren proposamena egin duenez, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Emilia Málaga Pérez andrea Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen idazkari nagusi kargutik kentzea, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala