Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2019ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3198

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2019ko otsailaren 4ko Ebazpenaz (EHAA, 2019-02-12; 31. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deialdia egin zuen. Deialdi honi dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2019ko otsailaren 4ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitara ematea.

Bigarren artikulua.– Zerrenda hori argitaratzeko agintzea www.ivap.euskadi.eus/2019-1-deialdia/z16-a3hedei/eu/ helbide elektronikoan eta ondoren aipatzen diren lekuetako iragarki tauletan:

Gasteizen: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK.

Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea 20560 PK.

Hirugarren artikulua.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen eranskinean eta IVAPen webgunean eskura daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak adierazitako edozein eratan ere aurkez daitezke erreklamazioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 19a.

Sinatuta, IVAPeko zuzendaria kanpoan dagoelako (200/2012 Dekretuaren 8.2.f artikulua; eta 40/2015 Legearen 13. artikulua).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala