Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2019ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3197

IRAGARKIA, Aurrekontuetarako eta Erakundeen arteko Konpromisoetarako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2019ko ekainaren 21eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (72. zk.), Aurrekontuetarako eta Erakundeen arteko Konpromisoetarako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendu behar dizkiote eskabideak, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztuta, edo, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatzen dituen bideetako edozein erabili ahal izango dute. Eskabideak aurkezteko, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala