Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3157

IRAGARKIA, 2019ko ekainaren 19a, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik (arau-hauste aktan jasoak) zehapen-prozedura hasi izana edota Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 46 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Kalea Nagusia 50, 3. solairua, Bilbao), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2019ko ekainaren 19a.

Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,

JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala