Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3152

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira administrazioarekiko 200/2019, 264/2019, 267/2019 eta 268/2019 auzi-errekurtso arruntetako hirugarren interesdunak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Gobernu Kontseiluaren 2019-02-19ko Erabakiaren aurka 200/2019-Uniprex SAU, 264/2019-Houaw Imagine Team SL, 267/2019-Comunicación Radiofónica Televisión y Prensa Escrita Cantabria SL eta 268/2019-Radio Estudio SA prozedura arruntaren izapideengatik bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jarri dira. Erabaki horrek 2012-02-29ko Aginduak onartutako lehiaketa publikoa ebazten zuen, hau da: maiztasun-modulazioa duten metrika-uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko baimena igorri zuen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoen interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala