Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3150

IRAGARKIA, Elgoibarko farmazia-eskualdean dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da Elgoibarko farmazia-eskualdean dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamena dagoela.

Hura eskuratzeko interesa duten farmazialariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdaketaren gainerako xehetasunei buruzkoak:

– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideei 256,41 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala