Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3143

EDIKTUA, 987/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 987/2018 prozedura arrunta.

Nik, Yolanda Mendía Rodríguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan epaia eman da 2019-06-13an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaiaren goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 987/2018 judizio arruntaren autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaizkidan. Gómez-Escolar prokuradoreak egin zuen eskaera, M. José Sola Martín ordezkatuz, zeina De Pedro letraduak lagundua baita, Alfredo López Gonzálezen aurka; azken hori auzi-ihesean da.

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko judizio arruntean Gómez-Escolar prokuradoreak M. José Sola Martín ordezkatuz, zeina De Pedro letraduak lagundua baita, jarritako demanda, Alfredo López Gonzálezen aurkakoa, zeina auzi-ihesean baita; eta, horrenbestez,

Alfredo López González kondenatzen dut M. José Sola Martíni 9.000 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2018ko urriaren 4tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Alfredo Lopez Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala