120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3138
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 801/2017 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 801/2017 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jose Antonio Hernandez Uribarri.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-02-08an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Marcurlsy Lawrence demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko ekainaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.