Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3136

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren aldaketei buruzkoa, ebazpen horren bidez deitu, onartu eta argitaratzen baitira industrian 2019. urtean energia eraginkortasun eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak (EHAA, 2019-03-28).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2. c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.

Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez deitu, onartu eta argitaratzen baitira industrian 2019. urtean energia eraginkortasun eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak). Ebazpena 2019ko maiatzaren 13ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu zen, 88. zenbakian. Beraz, aldaketa hau egiten da.

2019/2222 (23/68) orrialdean, aipatutako laguntza-programaren oinarriez ari baita, 11. puntuan («Dirulaguntzak ordaintzea»).

Honela dio:

«Diru laguntzaren xedea den jarduera, zatika edo osoa, 2019ko ekitaldiari dagokionez, amaitu ondoren, eta beranduenez ere 2020ko urtarrilaren 15ean, ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko da, zatika edo osoa, EEEri bidaliz, posta elektronikoz, oinarri hauetako 8. atalean azaltzen den aplikazioaz, baita goraxeago adierazitako dokumentazioa ere. Era berean jokatuko da diru laguntzaren xedea den jarduera, zatika, 2020ko ekitaldiari dagokionez, amaitu ondoren, eta beranduenez ere 2021eko uztailaren 15ean, ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko da».

Honela esan behar du:

«Dirulaguntzaren xedea den jarduera, zatika edo osoa, 2019ko ekitaldiari dagokionez, amaitu ondoren, eta beranduenez ere 2020ko urtarrilaren 15ean, ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko da, zatika edo osoa, EEEra bidaliz, posta elektronikoz, oinarri hauetako 8. atalean azaltzen den aplikazioaz, baita goraxeago adierazitako dokumentazioa ere. Berdin jokatuko da dirulaguntzaren xedea den jarduera, zatika, 2020ko ekitaldiari dagokionez, amaitu ondoren, eta beranduenez ere 2020ko uztailaren 15ean, ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko da».

Bilbao, 2019ko ekainaren 17a.

Zuzendari nagusia,

IŃIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala