Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2019ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3132

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Naiara Rojo Azaceta andreak gainditu egin duela 2019ko otsailaren 6ko ebazpenak (2019ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) iragarritako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Naiara Rojo Azaceta andrearen kontratazioa formalizatu dadila Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa. NAN zk.: ***3018**-K. Kodea: AGC8L1 – D00112-26. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratua formalizatzeko.

Leioa, 2019ko ekainaren 13a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala