Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3127

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 191/2019-B administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019-02-01eko Ebazpenaren kontra jarri zen. Ebazpen haren bidez, ezetsi egin zen Giza Baliabideetako zuzendariak emandako 2018ko otsailaren 4ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horren bidez, merezimendu-lehiaketa bidez bete ohi diren lanpostuen unitate barruko zerbitzu-eginkizunen aldi baterako hornikuntza arautzen da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interesak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 14a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala