Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3116

IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait ikasle baztertzeko prozeduraren ebazpena (Langabeentzako prestakuntza deialdia 2018).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak zenbait ikasle baztertzeko prozeduraren ebazpena eman du 2019ko maiatzaren 17an, betiere lehentasunez langabetuei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzetarako 2018ko deialdiaren 12. artikuluan ezarritakoaren babespean, eta 2016ko maiatzaren 31ko 82/2018 Dekretuaren esparruan (aipatu deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak ebazpen bidez onartu zuen, 2018ko ekainaren 27ko bilkuran; 2018-07-05eko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunak eskuragarri duela emandako ebazpenaren testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Gipuzkoako lurralde-bulegoan (San Martzial kalea 12, Donostia).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala