Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3103

46/2019 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat, onartzen dituena, batetik, Zierbanako (Bizkaia) DBA Bilbao Port enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana, eta bestetik, Santurtzi, Zierbana eta Bilboko Portu Autonomoko (Bizkaia) zonako industrialdearen Kanpoko Larrialdi Planaren eguneraketa.

Gobernu Kontseiluak, 2019ko ekainaren 11n egindako bilkuran, erabaki du onartzea batetik, Zierbanako (Bizkaia) DBA Bilbao Port enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana, eta bestetik, Santurtzi, Zierbana eta Bilboko Portu Autonomoko (Bizkaia) zonako industrialdearen Kanpoko Larrialdi Planaren eguneraketa, eta erabaki horri behar den zabalkundea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Zierbanako (Bizkaia) DBA Bilbao Port enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana eta Santurtzi, Zierbana eta Bilboko Portu Autonomoko (Bizkaia) zonako industrialdearen Kanpoko Larrialdi Planaren eguneraketa onartzen dituen Erabakiaren testua. Eranskinean dago jasota erabaki hori.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 11KO 46/2019 EBAZPENARENA.
GOBERNU KONTSEILUAREN 2019KO EKAINAREN 11KO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITIRA ZIERBANAKO (BIZKAIA) DBA BILBAO PORT ENPRESAREN KANPOKO LARRIALDI PLANA ETA SANTURTZI, ZIERBANA ETA BILBOKO PORTU AUTONOMOKO (BIZKAIA) ZONAKO INDUSTRIALDEAREN KANPOKO LARRIALDI PLANAREN EGUNERAKETA.

Kanpoko larrialdi-plana babes zibileko plan berezi bat da eta haren helburua da kanpoko erantzuna ematea instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan lezaketen ustekabeko gorabehera zehatz batzuei. Zentzu horretan, enpresak bere barneko larrialdi-planean aurreikusita dauzkan neurriak osatzera dator.

Plan horiek derrigorrez bete eta arautu beharra honako arau hauetan ezarritakoaren ondorio da: Europako Parlamentuko eta Europako Kontseiluko 2012/18/EB Zuzentaraua, Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko dena; Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legeak osatutako Estatuko araudia; 1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa, gai arriskutsuak tarteko diren istripu larrietako arriskuen aurreko kontrola eta planifikazioa egiteko babes zibileko oinarrizko jarraibidea onartzen duena; irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretua, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Autonomia-erkidegoaren mailan, ordea, honako arau hauetan ezarritakoaren ondorio da: apirilaren 27ko 1/2017 Legegintza Dekretua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena; Euskadiko Babes Zibileko Plana, «Larrialdiei Aurregiteko Bidea-LABI» izena duena; azaroaren 2ko 277/2010 Dekretua, larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituena; otsailaren 20ko 34/2001 Dekretua, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten autonomia-erkidegoko organoak zeintzuk diren adierazten duena.

Araudi horrek aurreikusten du babes zibileko larrialdia sor lezaketen jardueren katalogo ofizial bat, eta, besteak beste, halako jarduerak burutzen dituzten enpresei kanpoko larrialdi-plan bat izateko obligazioa ezartzen die, eta agintaritzek, behar izanez gero, barruko larrialdi-plan bat izan beharko dute, gerta litezkeen istripu larrien ondorioak aurreikusi eta arintzeko, aldez aurretik haiek aztertu, sailkatu eta ebaluatuta. Aipatutako larrialdi-plan horretan, finkatu egin beharko dira babes neurri egokiak, behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eta esku hartuko luketen agintaritzak, organoak eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

Araudi honen aplikazio-eremuan lan egiten duten edo produktuak biltegiratuta dauzkaten industrialariek organo eskudunei (kasu honetan, Eusko Jaurlaritzan industriaren administrazioaren eskumena dutenak) informazioa eman behar diete ekoizpen-prozesuei, segurtasun-politikei, istripuen prebentzioari eta barruko larrialdi-planari buruz. Industria arloko agintari eskudunek ebaluatzen dute aurkeztu den informazioa eta dokumentazioa, eta babes zibilaren eskumena duten organoei helarazten diete, eta organo haiek kanpoko larrialdi-plana prestatu behar dute, industrialarien laguntzarekin.

Kanpoko larrialdi-plana erreferentziazko araudiari jarraikiz egin da.

Eusko Jaurlaritzako Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren jakinarazpenaren arabera, DBA Bilbao Port SL enpresa maila altukotzat jotzen da 840/2015 Errege Dekretuaren 3. zutabean. Hori dela eta, kanpoko larrialdi-plana prestatu eta onartu beharra dago.

Plana idazteko orduan, kontuan hartu dira kanpoko larrialdi-plana prestatzeko oinarrizko informazioa, arriskuen azterketa, enpresaren autobabeserako plana, istripu larriak prebenitzeko politika eta segurtasuna kudeatzeko sistema, bai eta dagokion erakunde ebaluatzailearen ebaluazio-sistema eta Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren aldeko txostena ere.

Plana jendaurrean jarri zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen 2018ko urriaren 10eko aldeko txostena eta Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren 2019ko apirilaren 8ko aldeko txostena jaso ditu.

Horregatik guztiagatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, eta aurrez eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak hau erabaki du:

ERABAKIA.

«Lehenengoa.– Zierbanako (Bizkaia) DBA Bilbao Port enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana eta Santurtzi, Zierbana eta Bilboko Portu Autonomoko (Bizkaia) zonako industrialdearen Kanpoko Larrialdi Planaren eguneraketa, hor kokatuta baitago.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak aginduko du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko».


Azterketa dokumentala