Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3101

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 18koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita memoria demokratikoa berreskuratzeko liburu-argitalpenak eta ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko dirulaguntzen 2019ko deialdia.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2019ko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez (martxoaren 13ko EHAA, 51. zk.), 2019. urterako dirulaguntzen deialdia egiten baita, memoria demokratikoa berreskuratzeko liburu-argitalpenak eta ikus-entzunezko proiektuak egiteko.

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean ageri den erakundeak atzera egiteko aurkeztutako eskabidea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Ez onartzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena.– Laguntzak ematea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2019ko ekainaren 18a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala