Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZESTOAKO UDALA
3100

IRAGARKIA, 2019rako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Zestoako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 16an, honako hau erabaki zuen:

1.– 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintza Publikoa onartzea.

2.– Aipatu Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta bere laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 1989/6 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa beteaz,

2019rako lan eskaintza publikoa.

Karrerako funtzionarioak.

– Izena: Administrazio Orokorreko Laguntzailea.

– Izena: Gizarte Zerbitzuetako Administrari Laguntzailea (% 75).

– Izena: Ingurumen Teknikaria (% 65).

– Izena: Udaltzaina.

– Izena: Eginkizun anitzeko ofiziala.

– Izena: Eginkizun anitzeko langilea (3).

Laboralak.

– Izena: Garbitzailea.

– Izena: Etxez etxeko laguntzailea (3).

Xehetasunak 2019ko ekainaren 11ko 109 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Zestoa, 2019ko ekainaren 18a.

Alkatea,

Mikel Arregi Urrutia.


Azterketa dokumentala