Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3068

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 220/2019-C prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek jarritako 220/2019-C prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren presuntziozko ebazpen baten kontrakoa, zeinak ezetsi egiten baitu Epaimahai Kalifikatzailearen 2018ko azaroaren 9ko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Erabaki hura 2018ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialorde kategoriako eta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioei zuzendutako ikerketa kriminaleko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduraren barruan hartu da.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko ekainaren 13a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala