Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3065

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administraziorekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 59/2019-E prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek 59/2019-E jarritako prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpen bat kontrakoa, zeinak ezetsi egiten baitu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2019ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtso bat. Ebazpen hori kanpo uzteko da 2018ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialorde kategoriako eta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioei zuzendutako ikerketa kriminaleko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduratik.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko ekainaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala