Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3056

EDIKTUA, 1010/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1010/2018 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendía Rodríguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2019ko maiatzaren 15ean. Hona hemen goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

Ikusi dira diru-zenbateko bat erreklamatzeko 1010/2018 hitzezko judizioaren autoak, epaitegi honetan bideratu direnak Ramón Gacho Gutiérrezek eskatuta M.ª Dolores Calvo El Busto-en kontra.

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko Ramón Gacho Gutiérrez-ek jarri duen demanda, M.ª Dolores Calvo El Busto-ren kontra, eta ondorioz,

M.ª Dolores Calvo El Busto kondenatzen dut Ramón Gacho Gutiérrez-i 1.211 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2018ko urriaren 10etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe PZLren 576. artikuluan xedatutakoa.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala