Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2019ko ekainaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3002

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak ertzain baten diziplinazko espedientea dela-eta emandako ebazpen-proposamena.

Aipatutako proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Prozeduraren jarduera guztien kopia bat eskura du Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

2.– Hamar eguneko epea ematen zaio bere alde egiteko egokitzat jotzen dituen alegazioak Segurtasuneko sailburuordeari aurkezteko.

3.– EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiaren 41.3 artikuluaren arabera, espedientea izapidetzeko epea geldirik dago, 2019ko ekainaren 3az geroztik.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2019ko ekainaren 6a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala