115. zk., 2019ko ekainaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2994
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 18/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 18/2018.
Gaia: neurriak aldatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Miren Itxaso Esesumaga Arrola.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-05-30ean. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Christian Javier Florez Arevalo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Gernika-Lumo, 2019ko maiatzaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.