Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2019ko ekainaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2985

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 515/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 515/2018 prozedura egiten ari da. 2019ko apirilaren 8an epaia eman da prozedura horretan; Leire Sanchez Ricok epaitegi honetako idazkaritzan jaso dezake. Epai horren aurka jakinarazpen honetan azaltzen den errekurtsoa aurkez daiteke.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztu behar da Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa idatziz egin behar da, eta idazkia epaitegi honetan aurkeztu behar da jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hogei egun baliodun igaro baino lehen. Idazki horretan honako datu hauek adierazi behar dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean gordailuak egiteko eta kopuruak zainpean jartzeko daukan kontuan. Kontuaren zenbakia 4709 da, eta ordainagiriaren kontzeptuan hauxe adierazi behar da: «Errekurtsoa»; kodea: 02-Apelazioa. Diru-kopuru hori zainpean jarri dela frogatu beharko da errekurtsoa aurkezten denean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa aurkezteko, ez dute gordailurik jarri behar xedapen horretako 5. zenbakian aipatzen direnek, eta doako laguntza juridikorako eskubidea onartuta dutenek ere ez.

Agiri hau ematen eta sinatzen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko apirilaren bederatzian, Leire Sanchez Rico demandatuari legean agindutako moduan jakinarazteko balio izan dezan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala