Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2019ko ekainaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2984

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko merkataritza arloko apelazioan bideratutako 1629/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – Lehen Sekzioa – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: merkataritza arloko apelazio-errekurtsoa, PZL 2000 1629/2018.

Alderdi demandatzailea: Angel Martinez Ubis eta Dolores Velasco Alvarez.

Alderdi demandatua: Fernando Jesus Rodriguez Saenz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

Baiesten dut Ángel Martínez Ubis jaunak eta Dolores Velasco Álvarez andreak aurkeztutako errekurtsoa, Jesús López García prokuradorearen ordezkaritzaz, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiak 334/2017 judizio arruntari lotuta 2018ko urriaren 24an eman zuen epaiaren aurka; errebokatu egiten da. Beraz, osorik baiesten dugu Ángel Martínez Ubis jaunak eta Dolores Velasco Álvarez andreak aurkeztutako demanda. Erabaki hauek hartzen ditugu:

Lehenengoa.– Fernando Jesús Rodríguez Sáenz-ek erantzukizun solidarioa du 1148/2013 judizio arruntean sortutako prozesuko kostuen gainean: 19.707,37 euro gehi horren ondorioz sortzen diren berandutze-interesak. Judizio hori Logrońoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian eta Errioxako Probintzia Auzitegian bideratu zen.

Bigarrena.– Fernando Jesús Rodríguez Sáenz kondenatzen dugu aurreko erabakian zehazten diren zenbatekoak ordaintzera.

Hirugarrena.– Fernando Jesús Rodríguez Sáenz kondenatzen dugu auzialdian sortutako prozesuko kostuak ordaintzera. Ez dugu berariazko erabakirik hartzen gora jotzeko errekurtso honen ondorioz sortutakoen gainean.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala