Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2965

EDIKTUA, 403/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 403/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Transportes Gallastegui SL.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatuak: Depositos y Transportes Erletxes CB, Manuel Domingo Angulo Merino eta Francisco Jose Figueiras Algorta.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten da Basterreche Arcocha prokuradoreak, Transportes Gallastegui SLren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztutako demanda honako hauen aurka: Depósitos y Transportes Erletxes CB, Manuel Domingo Angulo Merino eta Francisco José Figueiras Algorta. Kondena hau ezartzen dut:

1.– Demandatuak solidarioki kondenatzen ditut demandatzaileari 4.269,76 euro ordaintzera.

2.– Depósitos y Transportes Erletxes CB kondenatzen dut demandatzaileari interesak ordaintzera, merkataritza-operazioetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitakoaren arabera.

3.– Manuel Domingo Angulo-k Merino eta Francisco José Figueiras Algorta-k legezko interesa ordainduko dute, demandaren egunetik ebazpen honen egunera arte; egun horretatik aurrera, legezko interesa bi puntuz gehituko da, dena ordaindu arte.

4.– Kodemandatuak solidarioki kondenatzen ditut prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Manuel Domingo Angulo Merino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu. Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2019ko martxoaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala