Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2963

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 104/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 104/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2019-05-31n. Horren bidez, prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaiaren goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 104/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu du, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den El Kouri El Ayyachi El Ayyachi-en aurka.

EPAITZA

Funtsean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu duena, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den El Kouri El Ayyachi El Ayyachi-en aurka. Eta, ondorioz,

El Kouri El Ayyachi El Ayyachi kondenatzen dut 462,15 euro ordaintzera «Medius Collection SL» sozietateari; PZLren 576. artikuluan ezartzen diren interesen kalterik gabe, epaia betearazi behar bada.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

– Ediktu honen bidez El Kouri El Ayyachi El Ayyachi-ri jakinaraztea 2019-05-31n aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala