Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2959

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 46/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 46/2019 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Cipriano Hernandez Pestaña.

Abokatua: Juan Bosco Maysounave Gonzalez.

Prokuradorea.

Demandatua: Lorena Lana Jauregui.

Abokatua.

Prokuradorea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-03-28an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez onesten dut demanda, eta Miren Lorea Lana Jauregui kondenatzen dut Cipriano Hernandez Pestañari 1.673,23 euro ordaintzera, gehi legezko interesak. Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Lorena Lana Jauregui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Bergara (Gipuzkoa), 2019ko maiatzaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala