Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2957

EDIKTUA, inskribatutako eskubide errealen gaineko apelazioan bideratu den 57/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000 57/2019.

Alderdi apelatzailea: Manuela Shabana Jafrey Mollinedo.

Alderdi apelatua eta demandatua: Banco Santander SA eta Bilboko San Frantzisko kaleko 45. zenbakian (3. solairua, D atea) dagoen etxebizitzako bizilagun ezezagunak.

Gaia: inskribatutako eskubide errealak.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da. Idazpurua eta epaitza honakoak dira, hitzez hitz:

201/2019 EPAIA

Maria Concepcion Marco Cacho andrea.

Ana Isabel Gutierrez Gegundez andrea.

Carmen Keller Echevarria andrea.

Bilbao, bi mila eta hemeretziko maiatzaren hogeita bederatzi.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Hirugarren Sekzioak, bazterrean adierazten diren andreek osatzen dutenak, apelazio-izapideetan ikusi ditu Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak 342/2018 hitzezko judizioaren gainean emandako auto zibil hauek. Manuela Shabana Jafrey Mollinedo apelatzaile-demandatzaileak eskatuta hasi da judizioa, Maitane Crespo Atin prokuradoreak ordezkatuta eta Iñaki Carro Iturregui letraduak defendatuta, Banco Santander SA apelatu-demandatuaren kontra (Oscar Hernandez Casado prokuradoreak ordezkatuta eta Maria Almudena Alonso Bezos letraduak defendatuta) eta Bilboko San Frantzisko kaleko 45. zenbakian (3. solairua, D atea) dagoen etxebizitzako bizilagun ezezagunen kontra, azken hauek auzi-ihesean daudelarik. Eta hori guztia egin da epaitegi horrek 2018ko azaroaren 29an emandako epaiaren aurka aurkeztu den apelazio-errekurtsoa dela bide.

Onartzen dira eta funtsezkoa den horretan berresten dira aurkaratu den epaiaren aurrekariak, hari lotuta baitaude.

EPAITZA

Ezetsi egiten da Manuela Shabana Jafrey Molliedo andreak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak eman zuen epaiaren aurka. Epaia 2018ko azaroaren 29an eman zen, 342/18 hitzezko judizioaren autoetan. Horrez gain, ebazpen hori berresten dugu, eta apelatzaileari ezartzen zaizkio gorako errekurtso honen kostuak.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Arau-hauste prozesala dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZL-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4703 0000 00 0057 09. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ebazpena irmoa denean, autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Beraz, epai honen lekukotza jasoko da dagokion erroiluan; horrela erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Argitalpena.– Aurreko epaia eman eta adierazi dute behean sinatzen duten magistratuek eta magistratu txostengileak irakurri du, epaiari dagokion egunean. Eta nik, Justizia Administrazioaren letraduak, hori ziurtatzen dut.

Ebazpen honen testua ebazpena eman den prozesuan interesdun ez diren alderdiei helarazi ahalko zaie soilik testuak izan ditzakeen datu pertsonalak aurretiaz testutik bereizita, eta betiere errespetatuz intimitaterako eskubidea, babes-behar berezia duten pertsonen eskubideak eta biktimen edo kaltedunen anonimotasunaren bermea, bidezkoa denean.

Ebazpen honetan jasotako datu pertsonalak ezin izango dira laga, ez jakinarazi ere legeek ezarritako helburuez besteko helburuekin.

San Frantzisko kaleko 45. zenbakian (3. solairua, D atea) dagoen etxebizitzako bizilagun ezezagunen gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala