Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2951

489/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Biologo kategorian (Biologiako fakultatibo teknikoaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Biologo kategorian (Biologiako fakultatibo teknikoaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO BIOLOGO KATEGORIAN (BIOLOGIAKO FAKULTATIBO TEKNIKOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Biologo kategoriako (Biologiako Fakultatibo Teknikoaren lanpostu funtzionala) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Biologiako lizentziatu titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (HAEE) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda espezifiko, orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da. Argitaratutako gai-zerrenda eta bibliografia lotesleak izango dira ariketak egiterakoan.

b) Bigarren ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (HAEE) egokituko zaio bigarren ariketako kasu praktikoak egitea eta epaimahai kalifikatzaileari bigarren ariketa osatuko duten kasuak hautatzea HAEEk egindakoen artean, eta azkenean zehazteko ausazko elementu bat sartuko da. Probaren egunean bertan HAEEk egindako kasu praktikoak emango dizkio epaimahai kalifikatzaileari eta epaimahai kalifikatzaileak bigarren ariketa osatuko dutenak egunean bertan aukeratuko dituzte. Ariketa horretan kasu praktikoak jasoko dira, galderen eta aukeratzeko erantzunen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

Hainbat erantzun izango dituzten galdetegi batez osatutako probetan, erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

Oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batez besteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Ondorio horietarako, batez besteko haztatua formula honekin lortuko da:

(Ikus .PDF)

Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batez besteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Biologiako Lizentziatu titulazioaren edo horren baliokidearen fotokopia konpultsatua edo horren notario-lekukotza, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren batez jabetzen direnek lanpostuaren jabetze-ekitaldian honakoa aurkeztu beharko dute:

– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

4.– Epaimahai kalifikatzailea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 18. oinarrian jasotako aurreikuspenak aplikatuko dira. Ebazpen horren bidez, 2016. eta 2017. urteetan deitutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren, espezifikotasun hauekin:

4.1.– Izendapena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-prozesua kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du.

4.2.– Osaera.

Epaimahaikide guztiek herri administrazioetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionarioak edo estatutupeko finkoak, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako lan-kontratuko langileak izan beharko dute, baldin eta haien lanpostuan edo kategorian jarduteko hautaketa-prozesuko kategorian sartzeko eskatzen den maila akademiko bera edo goragokoa eskatzen bada.

Epaimahaikideak zozketa bidez aukeratuko dira deitutako lanpostuetako edo horien kategorietako espezialitatearen eta arlo espezifikoaren profesionalen artean.

Epaimahaiko idazkaria izango den pertsona zozketa bidez ere hautatuko da, Osakidetzan goi-mailako teknikarien taldean karrerako funtzionarioak, estatutupeko finkoak edo lan-kontratudunak diren langileen artean, baldin eta Zuzenbideko lizentziatura badute.

Zozketa bidez hautatutako Epaimahaikideen artean, identifikatuko dira, zozketa bidez ere, zein izango diren epaimahaikide titularrak, epaimahaikide ordezkoak eta Epaimahaiko burua eta horren ordezkoa.

Behin betiko epaimahaikideak aukeratzeko zozketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian jendaurreko ekitaldian egingo da, 10 egun balioduneko epean, ebazpen honetan aurreikusitako izena emateko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horren eguna eta ordua Osakidetzako web orriaren bidez iragarriko da.

Epaimahaiaren osaketak gizonezko eta emakumezkoen arteko ordezkapen orekatua bermatuko du, eragozten duten arrazoi objektiboak egon ezean; izan ere, gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokia duten pertsonek osatuko dute eta bere kideek inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioak beteko dituzte.

Epaimahai kalifikatzailearen kide guztiak maila indibidualean jokatuko dute.

4.3.– Jarduteko arauak.

Epaimahaiak bere jarduna Sektore Publikoko Erregimen Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 24.era bitarteko artikuluetan ezarritako arauei egokituko die.

Epaimahai kalifikatzailearen kideek HAEEk antolatu eta emandako prestakuntza-jardunaldi bat jasoko dute, epaimahaikide gisa edukiko dituzten atazak, jokabide-arauak eta betekizun etikoekin lotuta. Era berean, epaimahai kalifikatzailearen kide guztiek errespetatu behar dituzten betekizun etikoak eta jokabide-arauak jasotzen dituen dokumentu bat sinatu beharko dute.

Nolanahi ere, epaimahaiburuaren aginduz bilduko da, idazkariak deituta, eta eratu ahal izateko epaimahaiburuak eta idazkariak, edo horien ordezkoek, eta gutxienez kideen erdiak bertaratu beharko dute.

Epaimahaikideak, behar bezala deitu bazaie, justifikatu gabe saio eta prozedura-ekitaldi ezberdinetara bertaratzen ez badira, baita osatzeko saiora ere, indarrean dagoen araudiari dagokion erantzukizuna izango dute.

Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira. Epaimahaikide guztiek, idazkariak barne, hitza eta botoa izango dute.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: BIOLOGIAKO FAK. TEKNIKOA

Osakidetzaren zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenaren bidez onartutako Oinarri Orokorretako 1. oinarriak dioenez, destino hauek deitzen dira:

● Txanda askeko deialdia: 4 destino.

Sarbide orokorra: 4.

Erreserba-kupoa desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

– Desgaitasun intelektuala: 0.

– Bestelako desgaitasun batekin: 0.

Desgaitasun intelektualak dituzten pertsonentzat erreserbatutako lanpostuak ezin badira bete ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen behar beste hautagairik, destino horiek desgaitasunak dituzten pertsonen erreserbaren kupoari gehituko zaizkio.

Desgaitasunak dituzten pertsonentzat erreserbatutako lanpostuak ezin badira bete ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen behar beste hautagairik, destino horiek kasuan kasuko txandaren sarbide orokorreko, barne-sustapeneko edo txanda irekiko destinoei gehituko zaizkio.

2. oinarriak dioenez, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzuetan destinoak zehaztuko dira hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrendarekin batera.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU-ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO BIOLOGO KATEGORIAREN (BIOLOGIAKO FAKULTATIBO TEKNIKOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) MERITUEN BAREMOA

1.– Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.

1) Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzan, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein herri administraziotan zein Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan biologo gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2) Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum laude doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.

– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.

Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1) Legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako titulua edo tituluak (kategorian sartzeko eskatutakoa ez direnak) dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboentzako prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2) Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialistaren titulua edo tituluak dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10-19 ordu: 0,75 puntu.

– 20-29 ordu: 1,25 puntu.

– 30-49 ordu: 2 puntu.

– 50-99 ordu: 3 puntu.

– 100-249 ordu: 4 puntu.

– 250-599 ordu: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): puntu 1.

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,75 puntu.

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,05 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.

g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):

Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.

Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.

Alemana: 1,5 puntu, gehienez.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3.– Euskara.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
BIOLOGIAKO FAK. TEKNIKOA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA
GIZAKIEN GENETIKA

1.– Giza Genetikaren alderdi orokorrak.

1.1.– Giza genomaren egitura orokorra. Zelula-banaketa. Geneen eta kromosomen egitura eta funtzioa. Geneen antolamendua eta erregulazioa.

1.2.– Gaixotasun genetikoen oinarri molekularrak, biokimikoak eta zelularrak. Diagnostikoa egitea: zuzeneko eta zeharkako metodoak.

1.3.– Anomalia kromosomikoak. Aldaketa genetikoa: polimorfismo eta mutazio motak. Gaixotasun monogenikoen genetika. Oinarri konplexuko gaixotasunen genetika.

1.4.– Mendelen herentziako eta Mendelena ez den herentziako ereduak. Oinordetzaren oinarri molekularrak eta adierazpen genikoa erregulatzeko mekanismoak. Epigenetika.

1.5.– Aholkularitza genetikoa. Zuhaitz genealogikoa. Arriskuaren ebaluazioa.

1.6.– Minbiziaren oinarri genetikoak. Onkogeneak. Tumoreak ezabatzeko geneak. Minbizi hereditario eta somatikoaren diagnostiko genetikoa.

1.7.– Farmakogenetikako, farmakogenomikako eta immunogenetikako oinarrizko kontzeptuak.

1.8.– Immunohistokimikaren oinarri biologikoak.

1.9.– Transkriptomaren eta proteomaren oinarrizko kontzeptuak.

1.10.– Gizabanakoen eta herrien aldaketa genetikoa. Genomika medikuntza pertsonalizatuan aplikatzea.

1.11.– Gene-terapiaren oinarriak.

2.– Diagnostiko genetikorako teknikak.

2.1.– Lagin biologikoekin ADN eta ARN sekuentzia indibidualak lortu eta analizatzea.

2.2.– PCRaren (polimerasaren kate-erreakzioa) oinarriak eta aplikazioak.

2.3.– Kode genetikoa eta mutazioen nomenklatura. Aldaketa genomikoa.

2.4.– ADNaren sekuentziazioaren oinarri molekularrak.

2.5.– Sekuentziazioaren aplikazioa diagnostiko genetikoan.

2.6.– Analisi zitogenetiko konstituzionala eta somatikoa.

2.7.– In situ hibridazioaren tekniken oinarriak.

2.8.– Berrantolamendu genomikoen analisia: hibridazio genomiko konparatuaren eta multiplex PCR hibridazioaren oinarri molekularrak.

2.9.– Sekuentziazio masiboaren oinarri molekularrak.

2.10.– Minbiziaren analisirako immunohistokimika eta mikrosateliteen ezegonkortasun-teknikak. Minbiziaren analisi zitogenetikoa eta molekularra.

2.11.– Adierazpen genikoko azterketa-teknikak.

2.12.– Emaitza genomikoen interpretazioa.

3.– Genetika Medikoaren alderdi etikoak eta legalak.

LAGUNTZA BIDEZKO UGALKETA

4.– Laguntza bidezko ugalketaren oinarri biologikoak.

4.1.– Gametogenesia.

4.2.– Emakumeen aparatu urogenitalaren anatomia eta fisiologia. Obulutegien funtzioa.

4.3.– Folikulugenesia. Obozitoaren hazkuntza, heltze-prozesua eta ernalketa. Enbrioiaren garapena, ezarpena eta erregulazioa.

4.4.– Antzutasuna. Bikote antzuaren azterketa. Adina eta ugalkortasuna.

4.5.– Gizon antzuaren azterketa. Espermatogenesia eta balorazio espermatikoa.

4.6.– Gaikuntza. Arrazoi genetikoen ondoriozko antzutasuna gizonetan. Estres herdoiltzailea gizonezkoen faktorean.

4.7.– Emakume antzuaren azterketa. Hutsegite obarikoa. Ezarpen-hutsegitea. Abortu errepikakorra.

5.– Patologia hauen ondorio biologikoa.

5.1.– Endometriosia, umetokiko miomak, hidrosalpinxa, obulutegi polikistikoen sindromea, barikozelea. Gaixotasun infekziosoak dituzten pazienteen laginen kudeaketa.

6.– Ugalkortasuna mantentzea.

6.1.– Gametoak lortu eta manipulatzea. Mikromanipulazio-teknikak.

6.2.– Gametoen, enbrioien eta gonaden ehunaren kriobabesa.

7.– Laguntza bidezko ugalketako teknikak.

7.1.– Erreserba obarikoa. Estimulazio obarikoa, erantzun handi eta txikikoa. Obulutegi-hiperestimulazioaren sindromea.

7.2.– Intseminazio artifiziala.

7.3.– In vitro ernalketa.

7.4.– Espermatozoide mikroinjekzio intrazitoplasmatikoa (ICSI).

7.5.– Eklosio lagundua eta kideko teknikak.

7.6.– Transferentzia nuklearra, mitokondriala eta zitoplasmatikoa.

7.7.– Enbrioien kultiboa, hautaketa eta transferentzia.

8.– Diagnostiko genetikoa laguntza bidezko ugalketan.

8.1.– Aholkularitza genetikoa.

8.2.– Zelula bakarreko analisi genetikoa.

8.3.– Epigenetika eta inpronta genomikoa giza ugalketan.

8.4.– Ezarpenaren inguruko diagnostiko genetikoa, gaixotasun monogeniko eta kromosomikoetarako.

9.– Laguntza bidezko ugalketarako laborategiko jardunbide onak.

9.1.– In vitro ernalketa laborategia. Tresnak. Kalitate kontrola.

10.– Laguntza bidezko ugalketaren arloko legeria eta etika.

10.1.– Bioetikaren oinarriak. Giza ugalketaren eta laguntza bideko ugalketaren oinarri etikoak.

10.2.– 14/2006 legea, Laguntza bidezko ugalketa teknikei buruzkoa. 14/2007 Legea, ikerketa biomedikoari buruzkoa.

10.3.– Gametoak eta enbrioiak ematearen inguruko legeria. Umetokiaren subrogazioa.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen Antolamenduaren arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Gizartearen parte-hartzea.

3.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Osasunaren arloko Aurretiazko Borondateak.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak: Legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2017-2020.

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

16.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Genomas. Terry Brown. 3. edizioa. Médica Panamericana 2008.

2.– Human Molecular Genetics. Tom Strachan and Andrew P. Read. Bios Scientific Publisher 2010.

3.– Essentials of Medical Genetics for Health Professionals. Laura M. Gunder, Scott A. Martin. Jones & Bartlett 2011.

4.– Chromosome Abnormalities and Genetic Counseling. R. J. MKinlay Gardner. Oxford University Press 2011.

5.– Medical Genetics at a Glance. Dorian J. Pritchard and Bruce R. Wiley-Blackwell. 3. edizioa 2013.

6.– Biología celular y molecular. Gerald Karp.7. edizioa. Mc Graw Hill Interamericana, 2014.

7.– Genética en Medicina.Thompson & Thompson. R.L. Nussbaum. 8. ed. 2016.

8.– Emery's Elements of Medical Genetics. Peter D.Turnpenny, Sian Ellard. Elsevier Health Sciences 2016.

9.– Oxford Desk reference Clinical Genetics and Genomics. Helen V.Firth/Jane A. Hurts. 2. edizioa 2017.

10.– Next Generation Sequencing Based Clinical Molecular Diagnosis of Human Genetic Disorders. Lee-Jun C. Wong. Springer 2017.

11.– Sociedad Española de Fertilidad (SEFER). Libro blanco Sociosanitario. «La infertilidad en España. Situación actual y perspectivas» 2011.

12.– Manual práctico de esterilidad y reproducción humana. Aspectos clínicos 4. edizioa. Remohí J, Ballesteros A, Matorras R, Pellicer A. Editorial Panamericana, Madril 2011.

13.– Manual de la buena práctica clínica en reproducción asistida. Grupo de Interés de Ética y Buena Práctica de la Sociedad Española de Fertilidad (SEF) 2016.

14.– Estudio y tratamiento de la pareja estéril. Recomendaciones de la Sociedad Española de Fertilidad, con la colaboración de la Asociación para el Estudio de la Biología de la Reproducción, la Asociación Española de Andrología y la Sociedad Española de Contracepción. Matorras R, Hernández J. Adalia, Madril 2007.

15.– Criterios ASEBIR (Asociación para el Estudio de la Biología de la Reproducción) de Valoración Morfológica de Oocitos, Embriones Tempranos y Blastocistos Humanos. 3. edizioa, 2015.

16.– Cuaderno de Andrología Clínica, Contaminación ambiental y manejo del estrés oxidativo en el factor masculino. 1. edizioa, 2017.

17.– Human Assisted Reproductive Technology. Future Trends in Laboratory and Clinical Practice. David K. Gardner, Botros R.M.B. Rizk, Tommaso Falcone. Cambridge University Press 2011.

18.– Textbook of Assisted Reproductive Technologies. Laboratory and Clinical Perspectives. Third Edition. David K. Gardner. Ariel Weissman, Colin M Howles, Zeev Shoham. Informa UK Ltd 2009.

19.– Texbook of Clinical Embriology. Kevin Coward and Dagan Wells. Cambridge University Press 2013.

20.– Practical Preimplantation Genetic Diagnosis. Yury Verlinsky, Anver Kuliev. Springer 2005.

21.– ESHRE (European Society of Human Reproduction and Embryology) Guidelines (2010): Guidelines for embryo biopsy; Guidelines for PCR based PDG; Guidelines for FISH based PDG.

22.– Casos Clínicos de Reproducción Asistida e Infertilidad. Matorras R, Remohí JV. Editorial Médica Panamericana, Madril, 2015.

23.– Código ético de la SEF (Sociedad Española de Fertilidad). Grupo de Ética y Buena Práctica Clínica 2012.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak: Legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/adjuntos/plan_salud_2013_2020.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasun arloko Estrategia Osakidetzan 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/es_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_es.pdf

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/soziosanitarioa/-/albistea/2018/arreta-sozio-sanitarioaren-lehentasun-estrategikoak-euskadi-2017-2020/

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala