Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2941

479/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (hainbat lanpostu funtzional) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak (EHAA, 35. zk., otsailaren 19koa). Bertan, I. eranskinaren 1.1. atalean, deialdiaren xede diren destinoei buruzkoan, honakoa ezarri zen: «Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (hainbat lanpostu funtzional) destinoak, II. eranskinean jasotakoak. II. eranskin horretan jasotako destinoetako batzuek, zehazki, deialdi hauei dagozkienek: Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko mediku Fak. Esp., Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako mediku Fak. Esp., Kardiologiako mediku Fak. Esp., Barne Medikuntzako mediku Fak. Esp. eta Erradiodiagnostikoko mediku Fak. Esp., aldaketak jasan ahalko dituzte deialdi espezifikoen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez».

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 545/2018 Ebazpenaren bitartez, 2016-2017 enplegu publikoko eskaintzari dagozkion fakultatibo mediko eta teknikoen deialdien barruan dauden ezagutza espezifikodun lanpostuak zehazten dira.

Ebazpen horren II. eranskinean zehazten denez, deitutako 29 destinoetatik jarraian zehaztutakoak deialdi espezifikokoak dira:

– Destino 1. Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztea eskainitako destino bakoitzaren xehetasunak.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKU KATEGORIAN (KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO APARATUKO MEDIKU FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA, PROFILA: KIRURGIA HEPATOBILIARRA TRANSPLANTEAK) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Mediku FEren lanpostu funtzionala, Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenean ezarritako eskakizunak ere bete beharko dituzte; honakoak, hain zuzen:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulua eta eskatutako espezialitatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (HAEE) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda espezifiko, orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da. Argitaratutako gai-zerrenda eta bibliografia lotesleak izango dira ariketak egiterakoan.

b) Bigarren ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (HAEE) egokituko zaio bigarren ariketako kasu praktikoak egitea eta epaimahai kalifikatzaileari bigarren ariketa osatuko duten kasuak hautatzea HAEEk egindakoen artean, eta azkenean zehazteko ausazko elementu bat sartuko da. Probaren egunean bertan HAEEk egindako kasu praktikoak emango dizkio epaimahai kalifikatzaileari eta epaimahai kalifikatzaileak bigarren ariketa osatuko dutenak egunean bertan aukeratuko dituzte. Ariketa horretan kasu praktikoak jasoko dira, galderen eta aukeratzeko erantzunen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

Hainbat erantzun izango dituzten galdetegi batez osatutako probetan, erantzun okerrek ez dute penalizaziorik ekarriko.

Deitzen diren Mediku Fakultatibo Espezialisten lanpostu funtzional ezberdinetako Mediku kategoriarako, oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batez besteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Aurretik aipatutakoa ez zaie Mediku Fakultatibo Espezialisten hautatze-prozesuei aplikatuko, dagokien oinarri espezifikoen arabera, oposizioaldia ariketa bakarraz osatuta badago. Ondorio horietarako, batez besteko haztatua formula honekin lortuko da:

(Ikus .PDF)

Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batez besteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.

3.2.– Hautagaien behin-behineko zerrenda (oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako ordenan) argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenean xedatutakoari jarraiki, hautagai proposatuek, I. eranskinean azaltzen direnek, 14.2 oinarrian zerrendatutako dokumentazioaz gain, honako hauen fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatu tituluaren eta espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, kasuan kasuko lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen denarena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

4.– Epaimahai kalifikatzailea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 18. oinarrian jasotako aurreikuspenak aplikatuko dira. Ebazpen horren bidez, 2016. eta 2017. urteetan deitutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren, espezifikotasun hauekin:

4.1.– Izendapena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-prozesua kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du.

4.2.– Osaera.

Epaimahaikide guztiek herri administrazioetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionarioak edo estatutupeko finkoak, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako lan-kontratuko langileak izan beharko dute, baldin eta haien lanpostuan edo kategorian jarduteko hautaketa-prozesuko kategorian sartzeko eskatzen den maila akademiko bera edo goragokoa eskatzen bada.

Epaimahaikideak zozketa bidez aukeratuko dira deitutako lanpostuetako edo horien kategorietako espezialitatearen eta arlo espezifikoaren profesionalen artean.

Epaimahaiko idazkaria izango den pertsona zozketa bidez ere hautatuko da, Osakidetzan goi-mailako teknikarien taldean karrerako funtzionarioak, estatutupeko finkoak edo lan-kontratudunak diren langileen artean, baldin eta Zuzenbideko lizentziatura badute.

Zozketa bidez hautatutako Epaimahaikideen artean, identifikatuko dira, zozketa bidez ere, zein izango diren epaimahaikide titularrak, epaimahaikide ordezkoak eta Epaimahaiko burua eta horren ordezkoa.

Behin betiko epaimahaikideak aukeratzeko zozketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian jendaurreko ekitaldian egingo da, 10 egun balioduneko epean, ebazpen honetan aurreikusitako izena emateko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horren eguna eta ordua Osakidetzako web orriaren bidez iragarriko da.

Epaimahaiaren osaketak gizonezko eta emakumezkoen arteko ordezkapen orekatua bermatuko du, eragozten duten arrazoi objektiboak egon ezean; izan ere, gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokia duten pertsonek osatuko dute eta bere kideek inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioak beteko dituzte.

Epaimahai kalifikatzailearen kide guztiak maila indibidualean jokatuko dute.

4.3.– Jarduteko arauak.

Epaimahaiak bere jarduna Sektore Publikoko Erregimen Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.etik 24.era bitarteko artikuluetan ezarritako arauei egokituko die.

Epaimahai kalifikatzailearen kideek HAEEk antolatu eta emandako prestakuntza-jardunaldi bat jasoko dute, epaimahaikide gisa edukiko dituzten atazak, jokabide-arauak eta betekizun etikoekin lotuta. Era berean, epaimahai kalifikatzailearen kide guztiek errespetatu behar dituzten betekizun etikoak eta jokabide-arauak jasotzen dituen dokumentu bat sinatu beharko dute.

Nolanahi ere, epaimahaiburuaren aginduz bilduko da, idazkariak deituta, eta eratu ahal izateko epaimahaiburuak eta idazkariak, edo horien ordezkoek, eta gutxienez kideen erdiak bertaratu beharko dute.

Epaimahaikideak, behar bezala deitu bazaie, justifikatu gabe saio eta prozedura-ekitaldi ezberdinetara bertaratzen ez badira, baita osatzeko saiora ere, indarrean dagoen araudiari dagokion erantzukizuna izango dute.

Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira. Epaimahaikide guztiek, idazkariak barne, hitza eta botoa izango dute.

II. ERANSKINA
MEDIKU KATEGORIAKO (KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO APARATUKO MEDIKU FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA, PROFILA: KIRURGIA HEPATOBILIARRA TRANSPLANTEAK) DESTINOEN ZERRENDA

Osakidetzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 545/2018 Ebazpenaren II. eranskinean xedatutakoaren arabera, destino hauetarako deia egiten da:

Txanda askeko deialdia: destino 1.

– Destino 1. Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.

III. ERANSKINA

Merituen baremoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren III. eranskinean dago jasota. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (hainbat lanpostu funtzional) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

IV. ERANSKINA
KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO-APARATUKO MEDIKU FAK. ESP., PROFILA: KIRURGIA HEPATOBILIARRA TRANSPLANTEAK
I.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA: GIBELEKO TRANSPLANTEA

1.– Gibeleko transplantearen indikazioak eta kontraindikazioak.

2.– Erauzteko teknika kirurgikoak gibeleko transplantean.

3.– Inplantearen teknika kirurgikoa: estandarra eta egoera berezi eta konplexuetan.

4.– Organoa babesteko aukerak.

5.– Gibeleko transplantea egin eta berehalako maneiua.

6.– Immunosupresioa gibeleko transplantea duten pazienteen kasuan.

7.– Gibeleko transplantearen konplikazio goiztiarrak.

8.– Gibeleko transplantearen konplikazioak epe luzera.

9.– Birtransplante.

10.– Behazun-bideko iatrogenia.

II.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Kirurgia minimoki inbaditzailea.

2.– Urdaileko tumore gaiztoak.

3.– Kolon eta ondesteko minbizia.

4.– Peritoneoko tumoreak. Mesotelima. Kartzinomatosia.

5.– Peritoneo atzeko tumoreak.

6.– Abdomeneko traumatismoa.

III.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak.

2.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea.

3.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

5.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa. Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

6.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak: Legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

7.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

8.– Estrategiak: Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020. Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020. Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020. Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2017-2020. Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

9.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOAREN ETA GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Parrilla P, Landa JI. Cirugía AEC: Manual de la Asociación Española de Cirujanos. 2. Edizioa. Madril: Editorial Médica Panamericana; 2010.

2.– Ortiz H. Cirugía Colorectal. Guías Clínicas de la AEC ( 3. zk.). Madril: Arán Ediciones; 2012.

3.– Casanova D, Figueras J, Pardo F. Cirugía Hepática. Guías Clínicas de la AEC (7. zk.). Madril: Arán Ediciones; 2004.

4.– Casanova D, Fernández – Cruz L, Pardo F. Cirugía Biliopancreática. Guías Clínicas de la AEC (12. zk.). Madril: Arán Ediciones; 2009.

5.– Valdivieso A. Guia de Trasplante de órganos abdominales. Guías Clínicas de la AEC (13. zk.). Madril: Arán Ediciones; 2016.

6.– Ceballos J, Pérez MD. Cirugía del paciente politraumatizado. Guías Clínicas de la AEC (16. zk.). Madril: Arán Ediciones; 2017.

7.– Ortiz A, Martinez de Haro LF, Parrilla P. Cirugía esofagogástrica. Guías Clínicas de la AEC (17. zk.). Madril: Arán Ediciones; 2017.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa. 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

2.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

3.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena. 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

6.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa buruzkoa. Xedapen orokorrak: Legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

7.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

8.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/adjuntos/plan_salud_2013_2020.pdf

Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

Pazientearen Segurtasun arloko Estrategia Osakidetzan 2017-2020:

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/es_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_es.pdf

Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020:

Http://www.euskadi.eus/soziosanitarioa/-/albistea/2018/arreta-sozio-sanitarioaren-lehentasun-estrategikoak-euskadi-2017-2020/

9.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala