Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2019ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2912

IRAGARKIA, premiamendu-probidentzien jakinarazpenen aldaketei buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen ez diren hutsak edo omisioak, horien zuzenketak xedapen, egintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake, maila bereko xedapen edo egintzaren bidez zuzenduko direla.

Era horretako hutsak aurkitu dira premiamendu-probidentzia batzuei buruzko jakinarazpenen testuan (2019ko martxoaren 15eko EHAA, 53. zk.; 2019ko martxoaren 20ko BOE, 68. zk.) (ID: N1900196317). Hori dela eta, zuzendu egiten dira:

EHAAren 2019/1389 (35/2) orrialdean eta hurrengoetan, eta BOEko aipatu zenbakiko Ediktu Taula Bakarreko jakinarazpenen gehigarriko 2. orrialdean eta hurrengoetan argitaratutako eranskina okerra da, eta beraz, jarraian azaltzen denarekin ordezten da osorik.

Iragarki honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 28a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana