Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2019ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2904

EDIKTUA, 304/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: PZL 2000 304/2018 prozedura arruntaren gaineko apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Liberbank SA.

Prokuradorea: Concepcion Imaz Nuere.

Errekurritua: Margarita Borja Diaz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2019-03-18an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dugu Liberbank SAren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2018ko maiatzaren 23an eman zuen epaiaren aurka. Izan ere, roilo honen jatorria den 2017ko 672 judizio arruntean eman zen epai hori. Horrenbestez, ebazpena errebokatzen dugu, hau da, Margarita Borja Diaz andreak aurkeztu duen demanda osorik baiesten dugu eta, orduan, adierazten dugu 2008ko irailaren 22an sinatu zen hipoteka-maileguaren kontratua ezeztatzen dela eta mailegua ordaintzeko betebehar osoaren muga-eguna aurreratzen dela. Demandatua kondenatzen da demandatzaileari 99.801,12 euro ordaintzera, gehi kontua itxi zenetik ebazpen hau eman arte sortu diren interesak (hitzartutako berandutze-interesen arabera) eta PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak ebazpena eman den egunetik. Horrez gain, demandatuak ordaindu beharko ditu lehen auzialdiko kostuak. Ez da berariazko erabakirik hartzen bigarren auzialdiko kostuen gainean.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Itzul bekio errekurtsogileari errekurtsoa aurkezteko jarri zuen gordailuaren zenbatekoa.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4738 0000 00 0304 18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Margarita Borja Diaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2019ko martxoaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala