Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2019ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2895

AGINDUA, 2019ko ekainaren 10ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko langile bat dagoen lanpostutik kentzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatzeko, kargu-uztea formalizatzen dut. Segidan dago zehazturik.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Irune Muguruza Mendarte kentzea Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean duen aholkulari-kargutik (kodea: 5263; dotazioa: 1), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 10a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala